Lander Santamariaren lumaren pozoiak ez du inor harritzen baina bere gainbehera gero eta nabarmenagoa etsigarria da.
Azkeneko bi kasuek, Lekarozko jatorri frankistako monolitoarena eta udaleko barneko paisaiaren berrantolaketarenak adibide ezin argiagoak dira. Bietan berak ordezkatzen duen ordenu sozial klasista, erdaldun eta hipokrita agerian gelditzen dira.
Elitismoaren hats zakarra dario jatorri frankistako monolitoaren defentsa itsuari; Baztani buruz hamarraldietan eman duen irudi kostunbrista: bidegabekeriak ixiltzen zituena, jauntxokeria, arazo sozialak, menperaketa harremanak… bere estiloaren eta bere narratibaren parte izan dira.
Kontaketa deformatu horrek, haatik, Lekarozko monolitoan goia jo du, modu patetikoan gainera, betiko bere forma eta maneretan eztenkadaka aritu baita.
Udalaren barneko paisaiari buruz bere ohiko zurikeria bertze behin azalean gelditu da: beraien mundu elitista iraunarazteko beren hizkuntza eta kultura erregistroetan, zeinean erdara nagusi den eta kultura herritar eta parte hartzailea baztertzen den, hainbat jende beren ekarpenetatik hustu eta fetitxe batzuetan bihurtu nahiago dute argazkiekin; hala, pertsona horiek euskararen zanpaketa gainditzeko edo kultura loratzeko egindako ekarpenari segida eman beharrean betiko mundu erdaldun eta kulturalki hertsia iraunarazi nahi dute, hori da Landerren egiazko ekarpena, deus.