EUSKAL ETA PALESTINAR PRESOEI BURUZKO SOLASALDIA



Maiatzaren 15ean, Elizondoko Arizkunenean preso politiko palestinarrei eta Frantziar estatuan euskal presoek bizi duten egoeraz hitzaldi bat burutu zen.
Alde batetik, Martxelo Diaz Gara egunkariko kazetaria solastu zitzaigun. Palestinar gatazkan aditua izateaz gainera, Euskal Herria Palestina sarea-ko kide da, baita Israeli Boikota ekimenaren bultzatzaileetako bat ere. Israelgo estatu okupatzaileak eraikitako kartzelatan preso politikoek bizi duten egoeraz luze jardun zuen: bisitak jasotzeko eragozpenak, torturak...
Bertze aldetik, Ipar Euskal Herriko bi solaskide izan genituen: Filipe Laskarai; Iparretarrak erakunde armatuko kide ohiak, 5 urte pasa zituen Frantzian estatuko kartzelatan eta baita urte bete Parisen konfinatua ere. Gaur egun, Seaskako lizeoko irakasle izateaz gainera, Autonomia Eraiki taldeko kide da eta baita Errepresioaren kontrako elkarteko kide ere. Berak estatu Frantsesak, 80ko hamarkadan lege antiterrorista nola martxan jarri zuen azaldu zigun, ekintzaile abertzaleak (bertze ekintzaile batzuekin batera: Acción Directe...) jazarriak izateko.
Berari lagunduz, Janine Beiri. Etxerateko kidea. Florentxa Beiri euskal preso politikoaren ama izan genuen. Lorentxa 2001 urtetik preso da frantziar estatutuko hainbat kartzela igaro dituelarik. Janinek, gaur egun espetxe hauetan bizi dutena esplikatu zigun eta Filiperekin batera, Frantzia tortura, (estradizioei baimena emanez ), desagertze (Popo Larre ) eta erahilketen (Jan Antza kasu) aurrean nola itsu, sohor eta mutu mantentzen den azaldu zigun.
30 bat lagun bildu ginen hitzaldi hau, Uxue Salbotx Elizondarrak moderatua izan zen eta Adel Abdou Salem errefuxiatu Palestinarrak ere, Estatu Sionistaren tortura metodoei buruz hitz egiteko aukera izan zuen