PORROTXEKIN PALESTINAZ


100 lagun inguru bildu ziren joan den asteartean Iruritan, Porrotx pailasoak Palestinan,  EHn bezalaxe, ortzadarraren kolore guztiak badituztela ikusteko: zeruaren urdina, naturaren berdea, eguzkiaren horia (egunero zeruan agertzen zaigun patata tortillarena), bihotzaren gorria, emakumeen morea, kalabaza eta azenarioen laranja.. 
Palestinako eta EHko banderek kolore berak ere badituztela, eta egun batean biek ala biek libre hegan eginen dutela erran zuen Porrotxek, akaberan jende guziarekin batean "maite zaitut" kanta ezaguna abestu eta dantzatuz, hontakoan arabez emana. 
Marrubizko eta txokolatezko muxuak eta familia argazkia  egiteko aukera izan zuten giro alai batean.