GIRO PAREGABEA ERDIZEN ALDEKO MENDI IBILALDIAN

Erdiz Bizirikek antolatuta Erdizagako bazkaleku komunalean barna mendi ibilaldia egin zuten larunbata goizean. Eguraldi onaren laguntzarekin, goizeko 8etan ibilaldi luzea egin nahi zutenak Negusaroitik abiatu ziren. Trepako bizkarrean barna Erdizeko bazkalekurat sartuta, handik Oialegiko lepora joan eta Buztanberroko bidea hartuta Okoroko gainerat igan ziren. Bertan zerbait jan-edan eta gero Erdizagako erreka zokorat jautsi ziren eta, gero, Magnak harrobia egin nahi duen ingururat  igan. Inguruko lepaka batean ibilaldi laburrekoak eta luzekoak elkartu eta jautsierako bidea elkarrekin egin zuten. Eguraldi paregabeak ibilaldi zoragarria egiten lagundu zuen, bazterrak inoiz baino ederrago zeuden eta ekainaren 1az geroztik bertan alatzen ari diren ehunka behi buruek irudi ikusgarria osatu zuten. Aurtengo udan ere Baztango baserritarren ehunka behi buru Erdizeko bazkaleku komunalean marru-marru egonen dira, baserritarren udako lanak arinduz eta bazkaz ausarki gozatuz. Eguerdiko 13:00etan Negusaroiko etxolan hameketako ederra egin zuten. Ibilaldiak, bertze behin, Erdizek duen balioaz oharterazteko balio izan zuen. ERDIZ BIZIRIK!