Euskal Herrian bakeari aukera bat eman behar zaiola berriz eskatzeko abiatu zen Herrira mugimenduak sortutako Herritarron Epaia ekimen ibiltaria. 197/2006 doktrina salatu asmoz epaiak herritarren ekarpen grafikoak biltzen ari da eta larunbatean Baztanen izanen da. Herriraren iritziz euskal gizarteak aspaldi eman du bere epaia Parot doktrinaren inguruan: "Euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriekin akitu beharra dago konponbidera eta bakera hurbilduko gaituzten urratsak eman ahal izateko"
NOIZ: Uztailaren 27a 19:00etan
NON: Elizondoko Eraso plazan