UDAKO ZINEMA

Urtero Baztango udalak kanpoan eta gauez ikusteko zinema emanaldiak antolatzen ditu.
Aurten bortz izanen dira herri desberdinetan eginen diren emanaldiak, denak 22:00etan.
Lehendabizikoa: uztailaren 8an, astelehena: 
SUKALDE KONTUAK 
Arizkungo pilotalekuan.

Ondokoak:

  • Uztailaren 15ean BLAKIE ETA KANUTO Elizondoko merkatu plazan
  • Uztailaren 22an: XORA Elbeteko pilotalekuan
  • Uztailaren 29an: BARRIOLA SAN ADRIANGO AZERIA Gartzaingo pilotalekuan
  • Abuztuaren 5ean IZOTZ AROA 3. DINOSAUROEN EGUNSENTIA Zigan (21:30etan)