ELBETEKO MUTILDANTZA BAZTERTZAILEA


Bilgune Feministako lagunek utzitako irudiei esker sortutako bideoa


Elbeteko aurtengo mutil-dantzak bazterketaren erakusle garbiak izan dira. Hasteko, bideoan ageri den moduan ezkondutako, mutil zaharrez eta haurrez osasutako dantzarien segida ikusten ahal da, guztiak, lehengo moldeak eta ohiturak aipatzen dituzten horiek ongi dakiten moduan mutilak ez diren gizonezkoak.  
Hala, dantzari baztertzaileek ohitura nahi moduan hautsi ondotik, gainera dantza talde baten bidez eman nahi izan zuten. Mutil-dantzak, ohiturari jarraiki dantza ireki eta herrikoiak izan dira beti. Talde partikular batek horien emanaldi esklusiboa egitea dantza hauen izaera herrikoaren aurkakoa da.
Betiere, dantzaren momentu batean taldeakoa ez den mutil bat dantzan sartzen dela ikusi daiteke. Eta dantzak, arazorik gabe segitzen du.
Baina taldekoa ez den mutilaren gibeletik Balleko alkatea sartzen delarik gainerako dantzariek dantza uzten dute. Ohituarari jarraiki, historikoki, mutil-dantza alkateak ireki izan du.
Agerikoa den moduan afera guzti honetan ohiturak ez du deus ikustekorik. Emaztekiei dantza eta plaza ukatzen dien jarrera bertzerik ez da, baztertzailea guztiz eta onartezina.