FORUZAIN INDAR BEREZIEN KONTROLA ARRAIOZEN

Atzo atsaldeko 7ak aldera Foruzainen indar bereziek Arraiozko iparraldeko borobilgunean kontrola paratu zuten. Ziztadun kateekin autoei bidea hetsiz, batez ere gazteak ziohazen autoak gelditu eta identifikatu zituzten. Gelditutako gazteei nortasun agiriak eta autoaren dokumentazioa eskatu ondotik, autotik aterarazi eta autoak miatzen ibili ziren. Mandoen arabera hiritarren segurtasunerako kontrola zen, nahiz gelditzen zituzten auto bakarrak gazteenak izan.