“Motivos de rebelía en la Republica Checa”
izenburupeko bideo-solasaldian hamabortz bat lagun elkartu ziren asteazkenean Elizondoko
gaztetxean eta Pragatik bertatik etorritako bi hizlariek Txekiar errepublikaren
zenbait arazo sozial zein politiko aurkeztu zituzten ikuspegi libertario batetik,
argazki eta bideo zenbaitzuen laguntzaz.
Solasaldia atalka edo gaika antolatu zuten eta
honakoak landu zituzten: “cine liberado”, “squatting”, “antigitanismo”,
“antifa”, “reformas neoliberales”, “anticomunismo”, “comercializacion de las
subculturas”, “musica”, “mamatata”, “vegetarianismo” eta “huertas ilegales”.Lehen atala “cine liberado” deitu zuten eta zinea borroka tresna moduan erabiltzen duen plataforma baten berri eman zuten. Ondoren, “squatting” izenburupean, Txekiako gaztetxe edo etxe okupatuen egoera azaldu zuten, etxe baten hustearen bideoa emanez.“Antigitanismo” izenburupean, Txekiako lehen arazotzat jo zutenaren kontaketa egin zuten. Bigarren Mundu Gerran txekiar jatorrizko ijitoen %95a sarraskitu zuten txekiarrek, ondorioz, Txekian dauden ijito guziak Eslovakia, Erromania eta Hungariatik etorritakoak dira gehienbat. Manipulazio informatiboaren bidez inadaptatu etiketa paraturik eta krisi ekonomikoa aitzakiatzat harturik, ohikoak bihurtu dira ijitoen kontrako jarrerak eta manifestazioak, jipoien eta etxeen erreketen ondorioz ijito hildako eta zaurituak eman direlarik.
“Antifa”
izenburupean, Txekiako sare antifaxistaren dinamikak eman zituzten ezagutzera. Mugimendu
antifaxista ilegala da Txekian eta bertan parte hartzen dutenek era
klandestinoan egiten dute.“Reformas
neoliberales” izenburupean, krisi ekonomikoaren testuinguruan sortutako dinamika
pare bat azaldu zituzten. Batetik, mobilizazio sindikalak eta, bertzetik, PRAK (tiragoma)
kolektiboaren berri eman zuten bideo baten laguntzaz. Kolektibo honek antzezpen
eta parodien bidez eragiten ditu herritarren kontzientziak sistema kritikatu
bidenabar.
“Anticomunismo”
izenburupean 48-89 urteen arteko garaiaren ondorioz sortutako jarrera antikomunista
zenbait agertu zituzten. “Comercialización
de las subculturas” atalean sistemak herri mugimenduaren tresnak
(graffitiak, streetart..) erabiltzen hasia dela salatzen zuen bideoa proiektatu
zuten. Bertze bideo baten bidez espazio publikoa betetzen duen publizitate masiboaren
kontrako ekintza zenbait erakutsi zituzten. “Musica” izeneko atalean mugimendu anarkistak, sare antifaxistak eta
hardcore-ak zein techno-ak musikek dituzten loturak eta dinamika komunak agertu
zituzten.
“Mamatata”
izeneko dinamika azaldu zuten non seme-alabak dituzten ekintzaileak hamabostero
elkartzen diren gai ezberdinen inguruan hausnartzeko, manifestazioetan parte hartzeko
eta abar.
Azkenik, “vegetarianismo”
eta “huertas ilegales” izeneko
atalak landu zituzten, hirietan baratze moduan erabiltzen diren belardi
okupatuen argazkiak erakutsiz.
Bukatzeko, publikotik egindako galderak
erantzun zituzten eta, dena txukun bildu eta gero, gaztetxetik lekutu ginen.
Esker
mila aunitz Hynek eta Tereza, eta bertze bat artio!