URRIAREN 6AN BAIONA ALTERNATIBEN HERRIXKAN BIHURTUKO DA


Ekologiaren bidetik alternatiba sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalen topaleku bihurtuko da Baiona urriaren 6an. Egun guztian barna, Baiona Ttipiaren inguruan Alternatiben herrixka osatuko dute; horrela, arlo desberdinetan egiten ari diren proposamenak erakusteaz gain: energia trantsizioa, elikadura burujabetza, tokiko moneta, trukea… solasaldi eta mahai-inguru interesgarriak eginen dituzte. Eta, nola ez, kontzertu xarmantak ere eskainiren. 
Informazio gehiago hemen