BAZTANGO ZAHAR ETXEKO KUDEAKETAri BURUZKO OHARRA KALERATU DU UDALAK

“Diario de Noticias” egunkarian urriaren 25ean argitaratutako berriaren zuzenketa egin du Garbiñe Elizegi Baztango Batzar Nagusiko lehendakariak:

Baztango Batzar Nagusiko lehendakari bezala “Diario de Noticias” egunkariak urriaren 25ean argitaratutako berriaren inguruan honako azalpenak egin nahi ditut: 
-Baztango Batzar Nagusiak ez du momentu batean ere Zahar-Etxearen kudeaketaren inguruko adierazpenik egin, beraz ez da egia berri honen izenburuan agertzen dena.
-Urriaren 1eko Batzar Nagusian galde esketan egindako interbentzioan Bilduko ordezkari bezala egindako adierazpenak dira berrian agertzen direnak. Akta irakurri duen edozeinek ikus dezake hori beraz ez dut ulertzen ze intentziokin eman zaion izenburu hori.
-Zahar-Etxeko kudeaketaren inguruan egin beharreko hausnarketak, egitekotan inplikatutako eragileekin eginen da eta herritarrak informatuz eta partehartuz hartutako erabakia izanen da.