Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: urria 12, 2013
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Hezkuntza
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

26ko GREBA BIDEAN

Hilabete honen 26an GREBA OROKORRA izanen da eta horri buruz solasteko, gauzak antolatzeko eta informatzeko HERRI BATZARRA izanen da heldu den ortzegunean . NOIZ: Irailaren 13a , ilunabarreko 7:30etan NON: Arizkuneneako sabaian
Irudia

"HERRI LANGILEON EUROPA" BIDEOA

Askapenak bideo batekin bat egin du grebarekin . Iratzartzen hasi da Europa zaharra , ikasleak, langile, langabetu, emakume edo gazteak, pentsiorik gabeko adinekoak,  izan hemengoak ala hangoak, iratzartzen hasi dira herriak. Norbaitek kontrakoa pentsatzen badu ere, etsai berdinaren kontra ari gara milaka kilometrotara bizi garenak . 
Irudia

IÑAKI ERRO ASKATZEA ETA BIZIARTEKO ZIGORRAREKIN AKITZEA ESKATU ZEN ELIZONDON

Josu Uribetxebarriaren auzia akitu bada ere, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriek indarrean segitzen dute , eta haiek indargabetzeko helburua lortu bidean, Euskal Herriko herri aunitzetan bezala, Elizondon ere elkarretaratzea egin zen larunbatean. Iñaki Erroren kasua salatu nahi izan zen ere, eritasun larri bat izaki, kartzelan segitzen duelakoz, bere kondena betea badu ere.
Irudia

20 urteko kartzela eta 56.000 euroko zigor eskaera zazpi laguni

Aroztegiako auziperatuekin elkartasuna adierazteko agerraldia egin da Lekarozen. 270 pertsona bertaratu dira Aroztegiako jauregi parean izandako prentsaurrekora. Argazkietan auziperatutako 7 herritarretatik 5 agertzen dira mahaiaren bueltan eserita. Bertan pasa den mezua osorik sartu dugu: "2021eko udaberrian Baztango Lekarozko herria loratu zen bere lurrak defendatzeko nahiarekin. Espekulazioaren mamurru beltzak bere makinekin, beraiendako espreski egindako legeak errespetatu gabe eta Baztango herritarren eta tokiko erakundeen erabakien gainetik pasatuz, gure lurrak xehatzera etorri ziren. Agertu bezain fite Euskal Herriko xoko guzietatik herritarrak Aroztegirat hurbildu eta akanpada koloretsu, eta desobedientearekin, gure gorputzak makinen aitzinean paratuz, basakeria zen obra hura gelditzea lortu genuen. Palacio de Arozteguia SL, TEX eta QUEIPO SL etxerat igorri genituen, ZORIONAK! Euskal Herriko eragile, norbanako eta mugimendu anitzen babesari esker gertatu...
Blogger zerbitzuak eskainia