Apirilaren 22an manifestazioa eginen da Iruñean, Magnesitas Navarras enpresak Erdizen egin nahi duen meategi proiektuarekiko desadostasuna adierazteko. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Antoniutti parketik, eta Sarasaten amaituko da.
Landa eremuaren defentsan lelopean, Euskal Herriko nahiz atzerriko eragile eta banako guztiak mobilizatzera deitu ditu Erdiz Bizirik ekimenak. Bertaratuko diren guztiei joareak eraman ditzatela eskatu die, ahal bezain bertze asots egiteko. Plataformatik autobusak antolatu ditu bertzalde, Baztandik Iruñera joateko.
Manifestazioa deitzearekin batera, eta auzi honen inguruan azalpenak xehe-xehe emateko, Euskal Herrian barrena solasaldiak eskaintzen dabil plataforma. Landa eremuaren defentsan beraz, apirilaren 22an denak Iruñera!