"DESAGERTUAK" ARGAZKI ERAKUSKETA

Gervasio Sanchezen argazki erakusketa izanen da ondoko asteetan Arizkunenean.
Argazkilaritza dokumentaleko proiektu zabala da, gatazka egoeretan ematen diren indarrezko desagerpen gaian zentraturik. Argazkiak Latinoamerika, Asia eta Europako hamar herrialdetan egina dira, 1998 eta 2010 bitartean. 
Erakusketak baditu Kalitate handiko zenbait dokumentu bideografiko ere, hauek tortura eta desagertze zentroak, lurpetik ateratako hondarren biltegiak eta biktimen senideen testigantzak erakusten dituzte. 

  • EGUNAK::  urriaren 2tik 20ra. 
  • ORDUTEGIA: Astelehenetik ortziralera, 18:00-etatik 20:30-etara