EH BILDU: SALBUESPENA POLITIKARIK EZ. PRESOAK ETXERA


EH Bilduk euskal preso politikoen aferan Estatuak mantentzen duen jarrera eta politika salatu eta euskal presoen eskubideak aldarrikatu nahi ditu. Aste honetan bertan Giza Eskubideen Nazioarteko eguna izan da, eta Euskal Herritik argi esan behar dugu Madriletik presoen aurka bitarteko bezala erabiltzen duen espetxe politika hori giza eskubide urraketan oinarritzen dela.
EH Bilduk manifestazioak deitu ditu abenduaren 20rako Donostia eta Iruñean "Salbuespena politikarik ez. Presoak etxera" lemapean.