ERREPRESIOAK SAKELAK HUSTEN DIZKIGU. ELKARTASUN GARITOA FERIETAN

Isunen bidezko errepresio ekonomikoa haundia da Baztanen. Preso zein iheslari politikoekin elkartasuna, torturaren salaketa edota alde hemendik eskaerak jazartzeko, isilarazteko eta zigortzeko isunak izan dira azken urte hauetan. Milaka euroko isunak. 
Sosa biltzen laguntzeko herritar talde batek Elizondoko ferietan egitarau oparoa antolatu du. 
Elizondoko Gaztetxeak bere lokala utzi du honetarako, beraz, ELKARTASUNAREN GARITOA izanen da gaztetxea ortziralean:
  • Goizean, 10etatik aitzin, ostatua, patata tortila pintxoak, fritoak, salda...
  • 14:00etan bazkaria:ahate entsalada, espinaka krepak, oilasko izter beteak, txokolate tarta, kafea eta kopa.
  • Gauean kontzertuak: Dama, Akaskarla, The Guilt¡y Brigada
Bazkarirako txartelak asteazken eguerdi arte eros daitezke Intza edo Zubi Puntan 13 eurotan