ESKUALDETIK IRUÑERAKO BIDEAN KONTROLAK UGARITU DIRA

Egun hauetan eskualdetik Iruñeako norabidean Guardia Zibilaren kontrolak ugaritu dira. Atzo berean atsaldeko 18:00etan Sorauren baina lehentxeago kontrol handia zegoen eta bertan gazteak zihoazen autoak gelditu, identifikatu eta miatzen zituzten. Galdeketetan Luis Goñiri buruz, ezkutaturik dagoen gazte barañaindarrari buruz galdegiten zuten. 
Heldu den igandean Iruñean Luis Goñi eta Xabier Sagardoiren kontrako epaia salatzeko eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko martxa desobeditzailea egin behar da eta, ondotik, Luis Goñirekin elkartasunez herri harresia. Goñik gaurgero jakinarazi duenez egun horretan Iruñean agertu eta herri harresiarekin bat eginen du. Xabier Sagardoiri buruz orain bi aste atxilotu zutela oroitu beharra dago.