Joan den urtean egin zen bezala, "frigoliburutegi ibiltaria" egitasmoa martxan jarri du berriz Baztango udalak. Aurten udaleko hondakin sailak herrietako ikastetxe eta alkateekin elkarlanean herrietako eskoletan edo leku estrategiko batean paratuko da, ikasturtean barna berrerabilpena eta prebentzioa sustatzeko asmoz, liburuak elkartrukatuz.
Gaurgero behar ez ditugun, irakurriak ditugun edota gustuko ez ditugun liburuak bertzeen eskuetan jartzean erabilpen berri bat ematea da.
Aste honetan bertan, “frigoliburutegi ibiltariak” Amaiurren hasi du bere ibilbidea.