Madrilgo Gobernuak, eliza katolikoaren ultrakonserbadoreenak
diren sektoreen laguntzarekin, “Jaio ez
dena babesteko Lege Organikoa” deitzen
duten legearen aurreproiektua aurkeztu du. Hau da, emakumeek
beren amatasunaz askatasunez erabakitzea ukatuko duen legea, 1985eko legearekin zegoen egoera baino
gogorragora itzuliz.
Lege honen helburuak emakumeen gorputzaren gaineko eskubidea urratzea eta sexualitatea eta ugalketa kontrolatzea dira.
Nafarroako Abortatzeko Eskubidearen aldeko Batzarrak bere esku duen informazioa eskainiko du, interesgarria dela uste duelako. Gai hauetaz eta bertzeez solastatzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera izanen dugu. Beharrezkoa den hausnarketa.

- NOIZ: Martxoaren 21a, ortzirala 18:00etan
- NON: Arizkunenean
Informazioaz gain berendu goxo bat izanen da bertaratzen direnendako.