KARENKA01 ERNAIren BOLETINA SAREAN

Ernai gazte antolakundeak bere boletinaren lehendabiziko zenbakia argitaratu berri du. Bi hilabetetik behin (hilabete akitzean) zintzilikatuko dute web orrialdean.

Boletinean erreportajeak, elkarrizketak, hausnarketa politikoak eta nazioarteko analisiak izanen dira irakurgai, baita kultur gomendioak eta ondoko hilabetetako agenda ere.