Ondasun etnografiko gisa, erroten garrantzia azpimarratzeko asmoz ospatzen da urtero egun hau. Prentsaurreko
baten bidez Maite Iturre, Turismo eta Merkataritza arloko zinegotziak,
Infernuko Errotako Mikel Argaratek eta Bertizko Partzuergoko Izaskun Goñik,
larunbateko egitaraua aurkeztu zuten:
- 10:30ean
Irigoieneko bordatik oinez errotaraino
- 10:45ean
Etxalartik errotara autoz
- 11:30ean
bisita gidatua
- 11etatik
13:30era, taloak Etxebertzekobordan.
Arizkungo txistulariek
alaituko dute ekitaldia eta datorren urterako Urdazubiko errotari emanen diote
lekukoa. Maite
Iturrek gogoratu zuenez, «urrian Baztanek udazkenari beso zabalik ematen dio
ongietorria. Hegaztien jardunaldiekin hasita, orain hilak 19an Errotaren
Egunarekin, hilak 25an Elizondoko Udazkeneko azoka ospetsuarekin eta azaroaren
2an Kirikoketa Besta eginen da sagardoa egiteko eta bidea emateko ehizaren
jardunaldi gastronomikoei».