LOMCEren KONTRAKO MOBILIZAZIOAK HERRI ESKOLETAN

Baztango herrieta eskoletan zenbait mobilizazio eginen dute LOMCEren kontra ondoko asteetan:
  • Urriaren 21a, astelehena: Arratsaldean, pankarta eta propaganda tailerra LOMCEren kontrako materiala prestatzeko. "LOMCE EZ” irudia osatuko dute Iruritako Erreboteko plazan
  • Urriaren 24a, ortzeguna: LOMCE EZ! Irudia osatuko da eskoletan, maisu-maistra, ikasle eta gurasoen parte hartzearekin. Arratsaldean Iruñeako manifestaziora deialdia egin dute.
  • Urriaren 31a, ortzeguna: Elkarretaratzeak eskola guztietan, 17.00tan.
  • Azaroak 7, ortzeguna: LOMCEri buruzko bilkura informatiboak gurasoendako