PRESOEN ESKUBIDEEN ETA HERRIRAN ALDEKO KANPALDIA ELIZONDON

Bigarren egunez jarraian Herriraren aurkako polizia operazioaren inguruan batzar informatiboa egin zen atzo Elizondon. Bertan hartutako erabakien artean ortziraletik larunbata bitarteko gauean presoen eskubideen alde eta Herrira mugimenduaren aurkako polizia operazioaren aurkako kanpaldia egitea azpimarragarriena da. Kanpaldia atsaldeko 19:00etan hasiko da eta gunean han bertan batzarreen bidez zehaztuko diren ekimenak eginen dira. Bertzalde, Bilboko manifestaldirat joateko autobusa aterako da, alta, oraino ez dute irteera ordurik finkatu.
Ondoko batzarra, ortzegunean, gaueko 20:00etan Elizondoko plazan.