ADIERAZPEN INSTITUZIONALA AZAROAREN 25ERAKO, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNERAKO
30 bat pertsona bildu dira gaur Elizondoko plazan indarkeriaren kontra eta berdintasunaren alde bat egiteko. Hau da bertan irakurri den adierazpen instituzionala:
Emakumeen kontrako indarkeriaren aitzinean,
Tokiko Politikak Berdintasunaren alde.
Berriz ere, azaroaren 25ean,
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean, indarkeria honen
kontrako gaitzespena adierazi nahi dugu. Izan ere, Nazio Batuen Erakundeak
onartu duenez, giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketarik
larrienetakoa da. Bertzalde, oroitarazi nahi dugu gai honen inguruan indarrean
dagoen araudi guztiek —nazioartekoak, Europakoak, Estatukoak, Nafarroakoak zein
udalekoak— ezarri bezala, indarkeria mota hau errotik kentzeko emakumeen
aurkako bereizkeria oro ezabatu behar dela. Horretarako, emakumeen eskubideen
babestea, emakumeen ahalmentzea erraztea eta berdintasunaren sustapena
indartzea ezinbertzekoa dira.
Gainera, bortizkeria modu hau
lehentasunez jorratu behar dugu eta onartu ez dela “berdinen arteko gatazka”,
ez eta emakumeen arazoa ere. Aitzitik, jendarte osoaren arazoa da eta,
horregatik, gizon-emakumeen esku hartze aktiboaren bidez konpondu beharrekoa.
Herri Administrazioa garen
aldetik, erakunde guztiok lan egin behar dugu eta indarkeria modu hau arlo
guztietan behin betikoz ezabatzeko badaezpadako neurriak eta arreta bideak
gauzatzen segitzeko bitartekoak paratu. Bertzalde, Nafarroako Foru Komunitateko
emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Planak dioenez “tokiko maila
hiritarren bizitzatik eta ehundura ekonomiko-sozialetik hurbilen dagoena da.
Hortaz, maila honek interesetatik, beharretatik hurbilago dago eta lurraldeak
dituen baliabideak zuzenean erabiltzeko aukera ematen du eta gizonen eta
emakumeen aukera berdintasuna integratzeko esparrurik.
Berdintasuna erdiesteko tokiko
estrategia horren barnean emakumeen aurkako indarkeria kasuen arreta eta
badaezpadako hainbat neurri sartu behar dira, erraterako, adin txikiko
emakumeen aurkako indarkeria kasuak, emakumeen menpe dauden bertze pertsonen
aurkakoak, orain Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKNeko) Etxeko eta
Genero Indarkeriaren kontrako Behatokian aipatu.
Hortaz, bat eginik, toki entitateok eta
Familiarako eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuak honakoa adierazi nahi
dugu:
- Gure gaitzespena indarkeria sexistari, agerian dagoenari nahiz ikusten ez denari, eta haren adierazpen guztiei.
- Gure konpromisoa Herri Erakundetako, neurriak ezartzen jarraitzeko arlo guztietan errotik ken dezagun eta, indarkeria jasaten duten emakumeek justizia zuzentzailea izan dezaten.
- Gure elkartasuna erasoa pairatu duten emakumeekin edota hildakoekin, muturreko indarkeria sexistaren biktima izan diren horiekin. Gure babes osoa beraiendako eta beren familiendako.
Azkenik, hiritar guztiei
emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarrera, banakoarena nahiz
taldekoarena, eta indarkeria modu hori errotik kentzeko konpromisoa har dezaten
eskatu nahi diegu. Horretarako, bide batez, azaroaren 25aren inguruan
antolatuko diren jardueretan parte hartzera animatu nahi ditugu. Horrela
gizarte iraunkorra, gero eta demokratikoagoa, justuagoa eta berdintasunezkoagoa
erdiesteko bidean aitzina egiten segituko dugu.
2013ko
urriak 21