ARGAZKI TAILERRA BERRERABILITAKO MATERIALAREKIN

Baztango Udaleko Hondakin Sailak ondoko larunbatean Hondakinen prebentziorako Europako astearen barnean tailer bat antolatu du. Bertan izena ematen dutenek behar ez diren materialekin argazki kamera bat eginen dute. Ondotik herrian barna ateratako argazki batzuk errebelatuko dituzte
  • NOIZ: azaroaren 16a, larunbata goizeko 11tan
  • NON: Arizkunenea kultur etxean

Tailerra adin guztietako jendeari zuzendua dago eta izena ortzirala baino lehen eman behar da 948 580 006 telefonoan (Miren) edota mmeoki@baztangoudala.eu helbidean.