Abenduaren 3an Baztanen eginen
diren mobilizazioak iragartzeko Baztango Euskalgintzak prentsaurrekoa egin zuen joan den asteartean:
2003.
urtean Oinarriak taldeak deituta Elizondon egin zen manifestazio arrakastatsu
hartatik hamarkada bat pasatu den honetan, orduan bezala, aurten ere abenduaren
3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz mobilizazio erraldoia egin
nahi dugu.
Jakin
badakigu administrazioan aitzinamendu handia egin dela azken urte hauetan:
Udalak Kontseiluarekin sinatutako Bai Euskarari
akordioa, Baztango Euskararen Ordenanatzaren aplikatzea, Baztan UEMAn sartzea…
Pauso hauek guztiak euskararen normalizazioan lagungarriak ez ezik
behar-beharrezkoak dira, baina ez nahikoak. Gure hizkuntzak administrazioa
beharrezkoa duen gisa berean, herritar guztien mingainak behar ditu.
Hortaz, erabilera izanen da ondoko urteetan
Baztango Euskalgintzak hauspotu nahi duen eremua.
Honengatik guztiagatik,
Baztango Euskalgintzak eta zenbait eragilek, egun
horretarako ekitaldiak prestatu ditugu. Alde batetik, goizez eta eguerdiz
herrietan hainbat jarduera eta bazkari izanen dira. Bertzetik, arratsaldeko lau
eta erdietatik aitzin kalejira koloretsua eta alaia eginen dugu Elizondon,
“Nirekin Eskuara, Eskualdunak Baikara” lelopean. Kalejira hau hiru puntutatik
abiatuko da: 1. Elizondoko sarrerako industriagunetik, 2. Baztan Berritik eta
3. Elbeteko plazatik. Akitzeko, Elizondoko plazan akabailako ekitaldia izanen
dugu bertsolari, musikari, kantari eta abarrekin.
Hau dela
eta, baztandar guztiak gonbidatzen ditugu abenduaren 3an goizean herrietan
eginen diren ekitaldietan eta arratsaldeko 4 eta erdietan Elizondon eginen den
kalejiran parte hartzera.
ABENDUAREN
3AN ESKUARA AHORAT ETA DENOK ELIZONDORAT!!!!!!!!!!