BAZTANGO HEZKUNTZA BATZORDEAK D EREDUKO IRAKASLEEN KONTRAKO KANPAINA SALATU DU


Atzo Baztango Udalean ez Ohiko Hezkuntza Batzordea egin zen Guardia Zibilak D ereduan lanean ari diren irakasleeI egindako ikerketari buruz solasteko. Bertan prentsa-ohar hau plazaratzea erabaki zen:

Prentsan agertu diren D ereduko 1.600 profesionalen gaineko ikerketa indiskriminatua salatzeko Baztango Hezkuntza Batzordeak honakoa adierazi nahi du:

  • Nafarroako Gobernuko lehendakariak eta Hezkuntza kontseilariak D ereduaren kontra hartu duten jarrera mespretxagarria iruditzen zaigu. Adierazpen, elkartze eta irakaste askatasunarekiko ikaragarrizko errespetu falta.
  • Ideologiarengatik norberaren intimitatea eta integritate profesionala zalantzan paratzea onartezina da. Noiz eta aurrematrikulazioa baino bi hilabete lehenago! D ereduaren kontrako horrelako kanpaina egitea iraingarria iruditzen zaigu. 
  • Nafarroako Gobernua egiten ari den murrizketen gainetik Baztango irakasleek kalitatezko hezkuntza bermatzeko ahalegin handia egiten du. 
  • Honekin batera gure elkartasuna adierazi nahi diegu ikertutako irakasleei eta D ereduaren alde jarraituko dugula adierazi nahi dugu. 

BAZTANGO HEZKUNTZA BATZORDEA
(Lekarozko Institutua, Lanbide Heziketa, Baztango Herrietako Eskolak, 
San Frantzisko Xabier eskola publikoa, Baztan ikastola, 
Haur eskola eta Guraso elkarteak)