Udalak azkeneko urte eta erdia Baztango mendien antolatze-plana egiten eman du eta, hemendik guttira, prest egonen da. Baztan 375 Km. kuadroko hedadura duen udalerria da, zatirik gehienskoena mendia eta puska handi bat oihana direla. Plan honen bidez mendiko erabilerak antolatuko dira. Planaren idazketa arauzko prozedurari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Martin Mindegia eta Igor Erbiti ingeniariei eman zien, Nafarroako Gobernua baita planaren idazketa ordaintzen duen erakundea.
Akitu hurren den Baztango
mendien antolatze-planean, bertzeen artean, etxeetako egur loteetarako eremuak
zehazten dira. Modu berean, egur loteak etxeetarat eramateko eremuak ere
aurreikusi dira.. Bertzalde, udalerriak izan dezakeen biomasa beharraz
hornitzeko zenbat lehengai dagoen kalkulatzen da. Urtero mendian egin beharreko
lanak ere planean idatzirik daude: bakantzeak, inausketak, mendia ongi egoteko
lanak... Halaber, bailarako herritar eta erakundeen beharrak asetuta,
salmentarako egon daitezkeen loteak ere kalkulatzen ditu. Azkenik, kontu
aipagarrienen artean, egin beharko liratekeen pistak eta mendiko azpiegiturak ere
badaude.
Horrekin guztiarekin Baztango
mendiak ondoko hamar urteetarako antolatuak geratuko dira eta horien kudeaketa aunitzez
errexagoa izanen da.