EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA AURKEZTUKO DUTE BAZTANEN

Zer da karta soziala eta zertarako balio du? Euskal Herriko karta soziala, bizi dugun krisi egoera honetan, inposatu nahi diguten eredu sozialari aitzin egiteko balioko digun tresna garrantzitsuena da. Karta honekin gure alternatiba zein den erabakiko dugu eta hori lortzeko borroka fase bat irekiko dugu. Hau da, gobernuen politika neoliberalen aintzinean, Euskal Herriko herri sektoreak bere proiektu propioa aurkeztuko du, eta klase politikoari argi erranen dio, ez dugula inposatu nahi diguten miseriarik onartuko, eta horren aintzinean Euskal Herriak baduela bere norabide propioa.
Informazio gehiago hemen

  • NOIZ: Azaroaren 22a, ortzirala. 20:30ean 
  • NON: Elizondoko Arizkunenean.