D EREDUAREN ALDEKO MANIFESTAZIO JENDETSUA IZAN ZEN IRUÑEAN

'Manipulaziorik ez, hezkuntzan, kolore guztiak'  lelopean protesta egin zuten Iruñeko karriketan barna D ereduaren aldeko aldarrikapenak oihukatuz. ELAk, LABek, EILASek, Sortzen-ek eta Ikasle Abertzaleek deituta, milaka herritarrek parte hartu zuten manifestazioan. Manifestazioaren momentu batzuetan Iribasen eta Barcinaren dimisioa eskatu zuten.
Nafarroako LABen arabera manifestariak 15.000 baino gehiago izan ziren.
Horren harira gurasoak atera ziren D eredua babestera eta manifestu bat plazaratu dute Iturrama, Hegoalde, Amaiur eta San Frantziskoko guraso elkarteek.