ELIZONDOKO IHAUTEETAKO PARODIA EZ ZEN DELITUA IZAN

GARA egunkariaren gaurko edizioak badakarrenez Iruñeako Auzitegi Probintzialak 2010eko Elizondoko ihauteetan torturak parodiatzeagatik zigortu zuten gaztea absolbitu du. Epaia irmoa da eta gertatutakoa Segurtasun Indarren kontrako irain larria izan zenik ukatzen du. Gertakari berarengatik akusatutako bertze hiru pertsonak, haien parte hartzea frogatu ezin izan zelako absolbitu zituzten.
Aritz Gaztelu elizondar gazteari baineraren tortura antzesteagatik urte bateko isuna jarri zioten. Antzespenean eskuak bizkarraldean eskuburdinaz loturik zituen eta bertze batzuek Poliziaz, Guardia Zibilez eta Ertzainez jantzirik borrekin kolpatu eta simulatutako armakin mehatxatzen zuten. Parodiak tortura salatzearekin bat, inkomunikazioarekin akitzeko eskatzen zuen.
Atzo ezagutarazitako epaiaren arabera, adierazpen askatasunak gertatutakoa babesten du.