Prentsa ohar baten bidez euskara eremu guzietan erabiltzerat animatu ditu baztandarrak:
Ohar honen bidez Baztango Eskualgintzak abenduaren 3ko kalejira arrakastatsuan parte hartu zuten baztandar guztiak zoriondu nahi ditu, baita arrakasta horretarako ezinbertzekoak izan ziren eragile guztiak ere. Euskararen erabileraren aldarria ozen entzun zen Baztango herrietako karriketan eta egun zoragarria konpartitzeko aukera izan genuen.
Hala ere, gure aldarrikapenak ez dira Euskararen Egunean akitzen, urteko 365 egunak euskararenak izatea nahi baitugu. Etxean, karrikan, mendian, lanean, dendan, lagunekin familiarekin… euskaraz egitea aldarrikatzen dugu.
Beraz, Baztango Euskalgintzak baztandar guztiak animatzen ditu hemendik aitzin eginen diren ekimenetan parte hartzera eta gehien bat, egunerokoan euskaraz bizitzera.

NIREKIN ESKUARA, ESKUALDUNAK BAIKARA!!!!