Ortziral gauean Paula
Kasares Baztango udaletxeko euskara teknikariak eta ikertzaileak bere doktore-tesiaren
zati baten aurkezpena egin zuen Iruritan. Tesia euskararen belaunez
belauneko jarraipena eta hizkuntza
sozializazioari buruz ari da eta, horren baitan, Iruritan, ikerketako
landa-lanaren zati bat egin zuen; hori izan zen ortziralean Iruritako Jauregian
aurkeztu zuena. Modu horretan Jauregiko behe-solairuko gela handia
jendez-mukuru zela eta harri-luzituen eta zur-nobleen giro bildu eta apainean,
Iruritako ikerketako kontu aipagarrienak aletu zituen: euskararen galeraren
prozesua Iruritan nolakoa izan zen, galera horretan Lekarozko ikastetxeak,
errepide berriak eta batez ere gerrak eta frankismoak izan zuten eragina… Eta,
ondotik, euskararen berreskurapena nola eman zen. Berreskurapen horretan
haurrak euskaraz eskolatzearen garrantzia aipatu zuen eta haurren
euskalduntzearekin familiak nola bereuskaldundu ziren.