BAZTANGO UDALAK IGANDEKO GERTAERAK SALATU DITU ETA UDAL POLITIKA AKTIBOA EGITEKO KONPROMISOA HARTU

Osoko Bilkurak, urgentziaz bildu eta gero, igandeko eraso sexista salatu du aho batez eta holako gertaerak irmoki errefusatu, erasotuari eta bere familiari elkartasuna adieraztearekin batean. Bertan adierazi dute gertaera hauek ez direla kasu isolatuak eta bizi dugun sexuen arteko botere harremanaren ondorio zuzena dela. Akordio osoa irakurtzeko hemen.
Hauxe adostu dute:

Baztango Udalak

  • Edozein motatako indarkeria sexista errefusatzen du.
  • Gure elkartasuna helarazten dio sexu erasoa salatu duen emakumeari eta bere familiari.
  • Konpromisoa hartzen du, bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, emakumeenganako indarkeriaren aurkako Udal politika aktibo eta koordinatua garatzeko.
  •  Gonbitea egiten die herritar guztiei, konpromiso pertsonalak eta kolektiboak hartzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde, baita edozein indarkeria edo diskriminazio sexista errefusatzeko ere. 
  • Bat egiten du urriaren 21ean, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00etan Elizondon, Foru plazan eginen den elkarretaratzearekin eta bertan parte hartzera deitzen ditu herritarrak.