“KAFKAREN AULKIA” BERTSOA ETA LITERATURA

KAFKAREN AULKIA emankizunean ordu eta erdi inguruko jarduna txirikordatuko dute idazle batek eta bi bertsolarik, Pello Ramirezen txeloaren eta akordeoiaren doinuen gainean. Hitza izango da emanaldiaren ardatza: hitz idatzia eta kantatua, neurtua eta laua, bat-batekoa eta patxadaz hausnartutakoa. Bertsolarien jarduna inprobisatua izango da eta idazleak sorturiko errelatoan txertatuko da hark agindu ahala.

NOIZ: Abenduaren 29a, igandea 19:00etan
NON: Arizkunenea
Emaileak: Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Itxaro Borda, Pello Ramirez.