MINBIZIARI BURUZKO LAGUNTZA TALDEA OSATU DU BAZTANGO UDALAK

Jendartearen kezkatik abiatua eta zenbait eskaera kontutan hartuz minbiziari buruzko ziklo bat antolatu du Baztango udalak.
Oinarrizko gizarte zerbitzuetan orientazioak, baliabideen gestioak, interbentzioak etabar egiten dituzte eta minbiziaren gaiarekin hainbat aste iraunen duen saio-zikloa antolatu dute, elkartu eta esperientziak elkartrukatzeko helburuarekin.
Saioak interesa duen edozeinendako izanen dira eta gaur hasita 2014ko martxoa arte iraunen du. Hitzaldiak eta tailer teoriko-praktikoak izanen ditu.
Lehendabiziko saioa gaur izanen da:
abenduaren 19a, atsaldeko 18:00etan Arizkunenean:

Bularreko minbiziaren inguruko jakin-minak hasetzeko, elkartrukatzeko
Saray Bularreko minbiziaren Nafarroako taldeko Nerea Alonso-psikologoa eta Nieves Biurrarena bolondresa.
Ondoko saioen zerrenda hemen
Informazio gehiago Baztango Udaleko gizarte zerbitzuan 948 58 00 06 edo servsoc@baztangoudala.eu