Atarrabiako alkate Kirio Gastearenak Nafarroako Gobernuaren jarrera salatu du, Baztango Euskara Mankomunitateko Maitane Maritorenarekin, Sakanako Euskara Mankomunitateko Maite Aldazekin eta Nafarroa Iparraldeko Euskara Mankomunitateko Juan Mari Barriolarekin batera.
Euskal hedabideak, euskaltegiak, eta orain udalak eta mankomunitateak dirulaguntzarik gabe uzteak agerian uzten du nafarroako Gobernuko hizkuntza politika.
Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasekin bilera eskatu dute, baina oraingoz ez dute baiezko erantzunik jaso.