Arnasguneak euskara eroso sentiarazten duten eremuak dira, hau da, euskaraz solasteko eta bizitzeko aukera ematen duten eremuak. Eremu horiek beharrezkoak dira euskarak aitzinera eginen badu eta Baztanen bada horretarako aukera.
Arnasguneen tailerrak berriz gune euskaldunen garrantziaz eta euskararen iraupen eta sustapenean duten paperaz herritarrak kontzientziatzeko tailerrak dira, UEMAk Kontseiluarekin, Topagunearekin, EMUNekin, Bertsozale Elkartearekin eta EHErekin elkarlanean sortuak.
Saioak parte hartzaileak, dinamikoak eta aberasgarriak izanen dira, zalantzarik gabe eta Baztango udalak eta euskalgintzak herritarrak animatzen ditu bertan parte hartzerat.

- NOIZ: ilbeltzaren 28 eta 30an. 19:00etatik 21:00etara
- NON: Arizkunenea kultur etxean