"BAZTANGO ETORKIZUNA TOKIKO GARAPENETIK ERAIKIZ: HERRITARREN ARTEAN ADOSTUTAKO PROPOSAMENAK" SOLASALDIA

Baztango eragile sozial desberdinek elkarlanean Jaime Izquierdo Vallinarekin - idazlea eta lurralde garapenean aditua den asturiarrarekin-, tokiko garapenari buruzko solasaldia antolatu dute Elizondon. Mintzaldia Baztango etorkizuna tokiko garapenetik eraikiz: herritarren artean adostutako proposamenak izenburupean eginen da, gazteleraz. Solasaldian ere Jakoba Errekondok parte hartuko du, sarrera eta aurkezpena egiteko.

Solasaldiaren antolatzaileak dira: EHNE, Elizondoko Lanbide eskola, Erdiz Bizirik, Hiruak Bat Baztan-Bidasoko landetxeen elkartea, Baztandarren Biltzarra, Barraskiloak kontsumo kooperatiba, Jo ala Jo kultur elkartea eta Baztan-Bidasoko hazien sarea. Antolatzaileen aniztasunak tokiko garapenari buruz Baztanen dagoen kezka erakusteaz gain herriko eragileen arteko elkarrizketa eta lanketa hasiberria adierazten du, baita tokiko garapenari buruzko ikuspegi jakin bat ere. Modu berean solasaldiaren laguntzaileak Cederna-Garalur eta Baztango Udala izanen dira.
  • NOIZ: urtarrilaren 18an, goizeko 11:00etan 
  • NON: Arizkunenea kultur etxean.