BAZTANGO UDALEKO HONDAKIN SAILAK KONPOST ETXOLARI BURUZKO INFORMAZIO BILERA DEITU DU.


Baztango Udalak eta Bortziri eta Malerrekako Mankomunitateek 6 konpost etxola bereganatu dituzte Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren bitartez. Egurrezko etxola hauek familia aunitzen hondakin organikoak biltzeko eta konpost bihurtzeko aukera ematen dute.
Baztanen kasuan etxola hauetako bat Elizondoko Baztan Berri auzoan paratzea erabaki da bertan gaur egun dauden konpostagailuak familia partehartzaile guztiendako eskas geratzen ari direlako.
50 familia baino gehiagok parte hartzen dute gaur egun Baztan Berriko auzo konpost gunean.

Honen inguruko xehetasunak emateko Udaleko hondakin sailak bilera deitu du.
  • NOIZ: astelehenean, otsailaren 3a, 19:00etan 
  • NON: Arizkuneneako sabaian.
Bertara gonbidatuak daude gaur egungo Baztan Berriko konpostaren erabiltzaileak, baita gainerako barride eta interesatu guztiak ere.