MUGALDEKOAK TALDEAREN KONTZERTU ARRAKASTATSUA

Pello San Millanek utzitako argazkia
Mugaldekoak musika taldeak kontzertu xarmangarria eman zuen atzo gainezka zegoen Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Kultur etxeko sabaiko zurajeen gerizpean beratarrek poesiak, kantuak, antzerkia, soinu tresna desberdinak erabiliz musika-bidai paregabea eskani zuten, bai lurralde desberdinetan barna: Portugal, Okzitania, Quebec, Ameriketako Estatu Batuak, nola musika estiloetan ere: fadoa, folka, bluesa… eta autore ezagun eta ezezagunen kantuetan barna ere: Bod Dylan, Johny Cash, Leonard Cohen… Musikarako abilezia bereziarekin Raul Gartziak, Joseba Baleztenak eta Beñardo Goietxek Mugaldekoaken azken diskan bildutako kantak eman zituzten, borobil borobil. Aldi berean, Edu Zelaietak, olerkien irakurraldiak tartekatzen zituen, bere uztakoak eta munduko bazter desberdinetakoak. Taula gainean txukun moldatu ziren, eroso ikusten zitzaien, gozo, kantutik kantura, poesiatik poesiara jarrerak eta moldeak egokituz, antzezpen ukitu batekin baina natural deus behartu gabe, horrela, emanaldia koxka bat gorago eramanez. Modu berean Beñardo Goietxek bere ahots bereziarekin, erregistro aldaketekin eta jokoekin  kontzerturat hurbildutakoak harriturik utzi zituen.