Larunbat goizean Elizondon tokiko
garapenari buruz egin zen solasaldian, Jaime Izquierdo Vallinak -lurralde
garapenean adituak-, landa eremuen garapen iraunkorrari buruzko gogoetak
plazaratu zituen. Arizkuneneako sabaia bete zuten 140 lagunen aitzinean bere
ikuspegiaren oinarriak aletu zituen, hau da, tokiko garapena eta inguruaren
babesa jarduera komun batean nola uztartu.
Izquierdoren mintzaldia hasi aitzinean Jakoba Errekondok –tokiko garapenean esperientzia handiko bertze aditu batek- Jaimeren aurkezpena egin zuen. Modu horretan ordu eta erdiko azalpenean, XXI. mendean tokiko garapen proposamen adostu bat nola eraiki gaiaren inguruan aritu zen. Horretarako lurralde garapen prozesuak sustatzeko dauden oinarrizko aldagaiak aletu zituen: tokiko harreman sarea, enpresa sistema, bizitasun kulturala… eta horien arteko elkarekintza eskema proposatu zuen: elkarlanean ari den tokiko enpresen sistema, bertako komunitatea eta gobernantza eredua eta merkatua. Betiere, puntu horretarat iritsi baino lehen Izquierdok bertze hainbat kontu zehaztu zituen. Hasteko, izan ginena, garena, izan nahi duguna eta izan nahi dugun hori nola eginen dugun finkatzea beharrezkoa dela. Modu berean zibilizazio postindustrial baterako prestatuz etorkizuneko jarrerak eta joerak azaldu zituen. Halaber, ekonomia iraunkorra sustatzeko jarduera eremuen berri eman zuen eta landa eremuan ekonomia sustapena eta ikuspegi ekologikoa garatzeko arlo nagusiak azaldu: nekazaritza postindustriala, ekonomiaren dibertsifikazioa, bizitza kalitatea eta ongizate soziala, energia berriztagarrien ekoizpena, lurraldearen zaintza, turismoa eta aisialdi jarduera… Bertzalde, landa eremuek ezagututako krisi demografikoak ere hizpide izan zituen, hiriaren eta landa eremuaren arteko harremanak eta biodibertsitatearen eta baserri kulturaren arteko harremanak.
Galdera-erantzunen txandan eztabaida interesgarria piztu zen eta publikoak proposatutakoari erantzunez Izquierdko eta Errekondok hainbat kontu proposatu zituzten: tokiko eredu agroekologiko historikoa zehaztu beharra dagoela, horren arabera garatu daitezkeen jarduera ekonomiko berriak zein izan daitezkeen zehazteko, ausardia behar dela, eztabaida bulkatu beharra dagoela eta horretarako espazio-irekien dinamikak interesagarriak direla eta, tokiko nekazal eredu bat ere finkatu beharra dagoela.

Solasaldiaren antolaketan Baztango
gizarte, ekonomia, kultura eta hezkuntza arloko hainbat elkartek parte hartu
zuten: EHNE, Erdiz Bizirik, Elizondoko lanbide eskola, Hiruak Bat landetxeen
elkartea, Baztandarren Biltzarra, Jo ala Jo, Barraskiloak kontsumo elkartea eta
Bidasoaldeko hazien sarea. Cederna-Garalurrek eta Baztango Udalak saioa babestu
zuten.