BAZTANDARREN BILTZARRA EGIN EDO EZ ERABAKIKO DA ABENDUAREN 29an


Baztandarren Biltzarra elkartea hausnarketa urtean dago. Duela hilabete batzuk aipatu zituzten zailtasunei bertze arazo potolo bat gehitu beharra diote orai: «orain arte ginen kide kopuruarekin nahiko larri ibiltzen ginen besta aitzinerat ateratzeko; honekin ez aski, azken hilabeteetan kide kopurua jautsi egin da. Hortaz eta egoera sakonki aztertuta, kide berriak sartzea ezinbertzekoa da»

Honi konponbidea bilatzeko, abenduaren 29rako baztandar guztiei zuzendutako bilera bat deitu dute. Bilera Arizkuneneako sabaian izanen da, ortziralean 20:30ean.