"TXIMELETAK ETENGABEKO METAMORFOSIAN" DOKUMENTALA GAZTETXEAN

Gaur Tximeletak etengabeko metamorfosia dokumentala emanen dute Elizondoko gaztetxean. 
Euskal Herriko gazte borrokak hiru hamarkada luzeetan utzitako arrastoa biltzen duen dokumentala da Tximeletak. Topatu gazte proiektu komunikatiboak zenbait lagunekin batera gauzatutako egitasmoa, egungo zurrunbiloan iraganeko perspektiba galtzeko arriskuaren aitzinean, gazte memoria berreskuratu eta hedatzeko asmoz.

  • NON: Gaztetxean
  • NOIZ: Gaur ortzirala, 20:30etan