AZKEN MOMENTUKO ALDAKETAK LARUNBATEKO KONTZERTUAN NAGUSI
Data:
Lortu esteka
Facebook
Twitter
Pinterest
Helbide elektronikoa
Beste aplikazio batzuetan
Pello San Millanek utzitako argazkia
Larunbatean Aroztegia eta gero zer? taldeak
Elizondoko gaztetxean antolatutako kontzertua gorabeherez betea betea egon zen.
Azken momentuan, Raperos de Emaus eta La txula potra ezin izan ziren etorri. Barañaindarren
kasuan baten amak izan zuen garu-isuriarengatik eta bigarrenarenarenean, alaba
eritu zelako. Modu horretan, Lekaroz-Donamariko “Barniz por la nariz” azken
momentuko ordezko taldeak lanak txukun bete zituen. Horrela, halabeharrez kontzertuen
hasierarako finkatutako tenorea baina beranduago, eskualdeko laukoteak gaueko
hotza punk akordeekin tarratatu zuen. Beren maketako kantak 80. hamarkadako
euskal punk taldeen kanten bertsioekin tartekatuz gaztetxerat hurbildutako
piztiarioa inarrosi zuen. Lehenagotik ere gaztetxean ezagunak dira eta
jarraitzale multzoa du, horrek, hasieratik giroa berotzen lagundu zuen.
Gainera, inoiz baino txukunago aritu ziren, ezbairik gabe kontzertuak ematea
dakarren esperientziarekin. Taula gainean aise ikusi zitzaien, abeslaria
oholtzan ederki moldatzen zen eta talde moduan ongi elkar harturik nabari
zitzaien.