BIRZIKLAPEN ZERBITZUAN HOBEKUNTZAK EGIN DITUZTE AZKEN EGUN HAUETAN

Prentsa ohar batean adierazi duen bezala Baztango Udalak birziklapena hobetu asmoz eta hondakinen inguruko legedi berria betetze bidean, zaborrontziak birkokatzea eta edukiontzi mota guztiak dauden puntuetan biltzea erabaki du. 
Herri-guneetan puntu berri batzuk sortu dira falta ziren auzoetan, baina batez ere baserri-auzoetan bizi diren bizilagunei hurbildu nahi izan dizkie birziklatzeko edukiontziak, puntu berriak sortuz, hondakinak bereiztea erraztu eta portzentaiak igotzeko helburuarekin. Datu gisa oraindik %25 bakarrik birziklatzen dugula erraten du oharrean