Baztango udalak prentsa agerraldi baten beharra ikusi du Lekarozko enpresa-campusaren inguruan gertatzen ari dena argitzeko.
Nafarroako Gobernua behin eta
berriz zuzendaritzaz eta iritziz aldatu du eta enpresa publikoak suntsitzeko
eta berrantolatzeko joera neurrigabea erakutsi du. Horrek guztiak ekonomia
kalte larriak dakarzkio Baztango Udalari eta, anitzez larriagoa dena, baztandar
guztiei ere bai. (...)
Nafarroako Gobernuaren ezgaitasunaren historia. Lekarozen ez da
autokarabana aparkalekurik izanen Nafarroako Gobernuak nahi ez duelakoz edo
ezin duelakoz.