Plazara Dantzara herri ekimenak iñauterien aroan bere iritzia eta hausnarketarako konbitea kaleratu du.
Halaxe dio iritzi artikuluak:
Halaxe dio iritzi artikuluak:
INAUTERIAK : NOR
DA NOR?, MOZORROAREN GIBELEAN ETA AITZINEAN DENAK BERDIN.
Neguaren akabaila inauteriekin etortzen da: sinboloak, naturako
elementuak, trapuak, maskarak, errituak han eta hemen; jostetak, dantzak, dibertsioa, satira,
kritikak eta arau hausteak nonahi. Edo
rol aldaketak desberdin sentitzeko, egunerokotasuna hausteko.
Horra inauteei buruz harritzen ez gaituen zerbait: duela
mende erdi bat Frankok inauteriak debekatu zituen eta hala ere zenbait lekutan
klandestinoki egiten ziren. Orabidean konparazione. Faxismoa zen.
Gaur egun jendartea aldatuz doa. Bakoitzaren zeregina,
eginbeharra eta rola eraikitzen doaz, aldaketarekin eraikitzen: emakumezkoak eta
gizonezkoak lantegirat joaten dira; emakumezko eta gizonekoek etxeko-lanak
konpartitzen dituzte; aisialdia ere bai; berdin leku publikoak :ostatua,
bestak, kinto-bestak, zikiro-jateak… eta doike, inauteriak. Ez daude debekatuak
eta konpartitzen ditugu. Agian bakoitzak
hartzen dugun lan, espazio zein aisialdiaren banaketaren inguruan ere
hausnartzea ez legoke gaizki… baina tira, hasi gara!!
Bai, inauteriak publikoak izaki gizonezkoenak ziren duela
50 urte artio. Gaur egun ez da arazorik emakumezkoa mozorrotzen bada, eskean
ibiltzen bada. Ez Baztanen sorik. Badakigu ez hain urruneko herrietan oraindik
ere pausu hori ez dutela eman. Animatzen ditugu besta horietaz gozatzera. Eta
baztandarrak ere animatzen ditugu inauteek egin duten ibilbide bera
mutildantzekin egitera.
Nork erabakitzen du parte hartuko dugun edo ez?
Dantzatuko dugun edo ez? Bestetako tradizioetan parte hartzeko eskubidea dugun
edo ez?
Tradizioak jendartearen islada dira eta hauetako batzuk
zurrunak dira arras: aldaketari beldurra, konpartitzeari beldurra, kontrola
galtzeari beldurra. Horren aitzinean “beti hola izan da” errex erraten dute
zenbaitzuek, “beti” horrek kalte egiten dien pertsonek zer pentsatzen duten edo
nola bizi duten hausnartu gabe.
Kaltetuak garenak gure pentsamendua agertu dugu eta behin
eta berriz agertuko dugu, errepikatuko dugu leku publiko guziak konpartitzea
lortu arte. Denena dena denendako izan artio.
Mozorroaren barnean dena ez dakigu emakumezkoa den edo
gizonezkoa; bat edo bertze izan daiteke eta ez da aldatzen. Mutildantzetan
zergatik ez? Zer da aldatzen dena dantzaria emakumezkoa delarik?
Plazara dantzara