Otsaileko hilabetean, Baztango Herrietako eskoletan “TXORIEN KABIAK” tailerra egin da.
Joan den irailak 27tik urriak 13ra Baztanen Nafarroako Hegaztien Jardunaldien IV Edizioa ospatu zen,Bertizko Kontsortzioa eta Baztango Udalak antolaturik.
Programatuak zeuden ekintzen artean, “Txorien kabiak” tailerra zegoen, bi ataletan banatua.Lehenik, eskola bakoitzean zenbait txori kabiak prestatu behar zituzten,eta jarraian, “Mírame! Navarra al Natural” taldeko kidea den Juan Goñiren laguntzarekin herriaren barnat zintzilikatu ziren.
Eskailera baten laguntzaz, zuhaitz desberdinetan kokatu ziren,eta udaberrian denek konpromiso hartu zuten, bueltaxka bat emateko,ea zenbatetan txoriak pausatu eta beren kabia prestatu duten ikusteko.