BERTSO GIRO EDERRA ELIZONDON BARDOEN ESKUTIK

 
Bardoak taldekako ekimenaren saio bat izan da asteburu hontan Elizondon, Intza ostatuan. Ostatua gainezka zegoen eta han bildu zirenek merendu goxo bat dastatzeko aukera izan zuten.
Baztango Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena izan ziren kantuan. Saioa bizia joan zen, eta ostatuko giro beroak lagundu zuen bertsolarien jardunean. Baztandarren taldean Xabi Maia, Kotte Plaza eta Oier Amiano aritu ziren kantuan, eta lesakarren aldetik, berriz, Maddalen Lopez, Eneko Fernandez eta Iban Garro.










Jokoan zegoen puntua etxean gelditu zen, baina bi taldeek bueltako saioa izanen dute martxoaren 29an, Igantzin eginen den bertso-afarian.
Martxoaren azken asteburuan bigarren faseko azken saioak jokatu ondotik, jakinen da zeintzuk diren apirilaren 12an Lesakan eginen den finalean kantatuko duten hiru taldeak.
Ekimenaren inguruko informazio osoa www.bertsozale.com webgunean duzue.